Magallaes-Elkano espedizioa

Magallaes-Elkano espedizioa
Magallaes-Elkano espedizioaren infografia
Data1519ko abuztuaren 10a - 1522ko irailaren 6a
Estatua(k)Portugalgo Erresuma eta Gaztelako Koroa
IritsieraSevilla
IrteeraSevilla
ItsasontziakVictoria (itsasontzia), Santiago (itsasontzia), San Antonio (itsasontzia), Trinidad (itsasontzia), Concepción (itsasontzia)
Mota
  • Espedizioa
  • Historia-ondarea
  • Ontzidia
  • Itsasbidaia
Partaideak

Magallaes-Elkano espedizioa 1519. urtean hasi eta 1522an amaitu zen nabigazio espedizioa izan zen. Karlos I.a enperadoreak itsasbide komertzial berri baten aurkikuntza egitea agindu zuen. Fernando Magallaes espedizioaren kapitaina izan zen, baina Filipinetan hil ondoren, Juan Sebastian Elkano izendatu zuten kapitain. Itsasbide berri hau, Portugaleko mugetatik pasa gabe, espezia berriak lortzeko asmoarekin egin zen eta Elkanoren erabakiaren ondorioz, Portugalen uretatik igaro eta zirkumnabigazioa osatzeko baliatu zuten.

Espedizioaren helburua Moluketarako mendebaldeko bide bat (Espezieen Uharteak) eta espezia merkataritza handitzea zen. Magallaes 1519ko irailaren 20an irten zen Sevillatik (Espainia), Atlantikoa zeharkatu zuen eta orain bere izena daraman itsasartea aurkitu zuen, Hego Amerikako hegoaldeko muturretik Ozeano Bareraino igarotzea ahalbidetuz. Flotak Ozeano Bareko lehen zeharkaldia egin zuen, gaur egun Filipinak deitzen den tokian geldituz, eta, azkenik, Moluketara iritsi zen, bere helburua lortuz. Oso tripulazio txikia 1522ko irailaren 6an itzuli zen Espainiara.

Hasiera batean, ontzidiak 270 gizon eta bost itsasontzi zituen: lau karraka eta karabela bat. Espedizioak, zailtasun askori aurre egin behar izan zien, matxinadak, gosea, eskorbutoa, ekaitzak eta indigenekin talkak barne. Magallaes Filipinar uharteetako guduan hil zen, eta kapitain nagusi bezala zenbait ofizialek ordezkatu zuten, Juan Sebastian Elkano kapitain izendatu zuten arte. Bera eta beste hamazazpi gizon itsasontzi batean (Victoria) izan ziren globoa inguratu zuten bakarrak.

Espedizioa, gehienbat, Enperadoreak finantzatu zuen, Fugger familia alemaniarrak jarritako diruarekin[1], Moluketarako mendebaldeko bide probetxugarri bat aurkituko zuelakoan, ekialdeko ibilbidea, Portugalek kontrolatzen baitzuen, Tordesillaseko Itunaren arabera. Espedizioak ibilbide bat aurkitu zuen arren, uste baino askoz ere luzeagoa eta nekezagoa izan zen, eta, beraz, ez zen komertzialki erabilgarria izan. Hala ere, lehen ingurabidea lorpen handitzat hartu da nabigazioan, eta eragin nabarmena izan zuen Europaren munduaren ulermenean[2].

  1. Txapartegi, Ekai. (2020). «Elkanotar Juan Sebastian, Pizkundeko humanista utopikoa?» Gogoa  doi:10.1387/gogoa.22118. ISSN 1577-9424..
  2. Cameron, Ian, 1924-. (1974 [i.e. 1973]). Magellan and the first circumnavigation of the world. Wiedenfeld and Nicolson ISBN 0-297-76568-X. PMC 842695. (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search